XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Behar bada, hotzenak, nahiz eta hitz sutsuena erabili.
Baina utz dezagun guzti hau.
Eta itzul gaitezen arira.
Irakurgai bat bota zuten. Jarriko al dut.
Zati bat bai, ea irakurlea kabreatzen den:
Irudimen apartsuak, arrosa kolorezko oroipen miresgarriak ekartzen ditu burura.
Fantasia ikaragarri horren barruan.
Modaren tonu eta irudi guztiak, inguruko begi guztiak haren gain ipintzen direla ikusten du.
Bere irudi alai eta arinak ziru zaru dantza arin, dantzarin egiten du gasezko jantzi arinekin batera.
Bere begiak guztien artean argienak eta ederrenak dira, bere hankak guztien artean finenak, borobilduenak eta arinenak.